Larratxoko jaietako asteburua, iruditan
Bi urte itxaron behar izan dituzte, baina jaiak Larratxora itzuli ziren ostegunean, eta asteburu osoan jai giroa izan da nagusi auzoan, askotariko jarduerak egin baitituzte. Paella lehiaketa, saiheski eta sardina jana, zikiroa, apar festa, buruhandiak eta erraldoiak, danborrada eta kontzertuak izan dituzte, besteak beste.
Nabarmentzekoa da helduen danborradan Nagore Claramunt auzoko arraunlariari egin zioten omenaldia: “Gure auzokidea joan den urtean Kontxako Banderako irabazlea izan zen, Donostia Arraun Lagunakekin. Aurten utzi duenez, sorpresa gisa, omenaldia egin genion, eta klubak bandera utzi zigun momentu horretarako”, azaldu du Larratxoko jai batzordeko kide Naiara Crujeiras Lopezek.
Jarraian, Larratxoko jaietako asteburuko argazkien bilduma: