Mohamed-Ali Cho gaztea fitxatu du Realak
Talde txuri-urdinak datorren denboraldirako lehen fitxaketa egin du: Mohamed-Ali Cho aurrelari frantziarra. 18 urte ditu eta zeresana eman du Frantziako Angers taldearekin. Hain zuzen ere, Realak 12 milioi euro inguru ordaindu dizkio klub horri Chorengatik. Era berean, 2027 urte bukaera bitarteko kontratua sinatu du frantziarrak.