Igarotako bidearen kronologia bat

Herrerako jaietako egitaraua 2022

Luisito eta Luisita Luisito eta Luisita, Herrerako jaietan. (Argazkia: Inaxio Esnaola)

Ekainak 17, ostirala

17:30ean Ikastetik edo lanetik jaietara! Herrera goitik behera gozatuz.

19:00etan Haur eta helduen danborrada, Arraketai txarangarekin eta buruhandi eta erraldoien paseoa Alano alboka taldearekin.

21:00etan Kalejira.

22:00etan Kontzertuak: Su Ta Gar, Potato eta Dantzall Sound taldeak.

03:00etan Rider DJa txosna gunean.

Ekainak 18, larunbata

09:00etan Diana, Donostiako txistulariekin.

11:00etan Haurrentzako puzgarriak, plazan.

11:30ean Haurrentzako dantzak.

12:00etan VIII. Herrerako jaietako paella lehiaketa eta haurrentzako igerilekua.

14:00etan Herri bazkaria (aurretik erosi txartela).

17:00etan Haurren txupinazoa.

17:15ean 2022ko Marrazki Lehiaketaren sari banaketa.

17:30ean Haurrentzako ikuskizuna: Txaloka taldearen Diskopuntx emanaldia.

18:00etan Garagardo eta saltxitxa dastaketa Lagunbiden.

18.30ean Gazteentzako joko olinpikoak.

19:00etan Txokolate jana.

19:15ean Buruhandi eta erraldoien irteera Herrerako txistulariak eta Alano alboka taldearekin. 21:00etan Sardina jatea Herrerako plazan, Herrerako trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin. Kirolari olinpikoentzako afaria.

22:00etan Elektro Buiaka elektro txaranga.

00:00etan Musika festa. Bidean erromeria.

02:00etan Mozkor jokoak

Ekainak 19, igandea

09:00etan Diana, Herrerako txistulariekin.

11:00etan Herrerako IV. Boilur Azoka. Euskal Jaia eta Artisau Azoka: Altzako baserritarrak, zeramika, bitxiak, taloak, buruhandiak, jostailuak, motxilak, eta abar. Herri Ametsaren eskutik, Dantzari Txiki Eguna, auzoko kaleetan barrena.Puzgarriak eta uretako jolasak.

12:00etan Marianito Fest.

12:30ean Kantujira. Herrera Kantuz abesbatza herrikoiarekin, eta Donostiako Musika eskolaren Herrerako egoitzako trikitixa eta pandero ikasleen kalejira auzoan zehar. 12:45ean Apar festa, Euskal Giroaren aurrean.

13:45ean Luisitori omenaldia plazan.

14:00etan Herrerako Jaiak herri kantu barrikotea, Herrerako txistulari, trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.

16:00etan Puzgarriak eta uretako jolasak.

17:30ean Zalditxoak eta zezentxoak, Herrerako trikitixarekin.

18.30ean Herri kirolak. Saralegi anaiak, Larrañagatarrak eta Ostolazatarrak. Aizkora eta harria jasotzea.

19:30ean Buruhandien jubilazioa. Estanga trikitixa, Herrerako txistulari eta dultzaineroekin.

20:00etan Erromeria gidatua.

Ekainak 20, astelehena

19:30ean San Joan Soka dantza entsegua Auzotegian

Ekainak 21, asteartea

11:00etan Herri meza Herrerako Koru Parrokialarekin.

13:00etan Jubilatuentzako ‘ordubatetakoa’, Herrera K.E.-n Mozkor Frentekideok Otxotearekin eta Herrerako Koru Parrokialarekin. Ondoren, bazkaria Aterpean jubilatu eta ez jubilatuentzat.

14:30ean San Luis herri bazkaria.

17:00etan Dantzaldia aterpean Beti Alai taldearekin. Patata Tropikalaren Azken eguzkilorearen ikuskizuna, Bizarrain elkartearen eskutik.

18:00etan Goazen! denok dantzatzera.

18:30ean Astoak, karroza eta guzti.

Ekainak 22, asteazkena

18:00etan Haurren eta helduen Herrerako Jaietako IV. Futbolin Txapelketa, Nido tabernan.

Ekainak 23, osteguna

19:00etan Trikipoteoa.

20:30ean Herri afaria plazan: kaxuelitak.

21:30ean Ohiko San Joan sua, Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.

23:00etan Zezensuzkoa eta azken traka, Herrerako txistulariekin.

23:15ean Luisito eta Luisita DJak.

23:59ean Gaixoa ni!

HITZAkide HITZAkide