Diskriminaziorik gabeko harrera eskatu dute Donostian
(Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak) Hilaren 20ko Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat eragile sozialek manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Izan babes: diskriminaziorik gabeko harrera lelopean.
“Mundu guztia Ukrainari begira dago. Ez da gutxiagorako: milioika pertsonak gerratik ihes egin behar izan dute. Zentzugabekeria horren erdian, Europar Batasunak lehen aldiz aplikatu du 2001/55 zuzentaraua, herrialdetik irteten diren ukrainarrei aldi baterako babes orokorra ematen diena. Horrek agerian utzi du borondate politikoa dagoenean, posible dela babes bila ihesean ari direnen eskubideak bermatzea”, adierazi dute antolatzaileek.
Horiek horrela, eragileek hainbat aldarrikapen egin dituzte, eta horietatik bat nabarmendu dute; agintariei eskatu diete migratzaileak eta errefuxiatuak Espainiar estatura eta Euskal Herrira beren bizitza arriskuan jarri gabe iritsi ahal izatea. “Horretarako, asilo prozeduretako legezko bide seguruak erraztuz”.
O ndorengoak dira manifestazio deialdia antolatu eta babestu duten eragileak: SOS Arrazakeria, Zehar, Salvamento Maritimo Humanitario, Zaporeak, GOT, Hiritarron Harrera Sarea, Oxfam, Bake Ekintza Antimilitarista, OEE, Amigos RASD, Hotz Zarautz, Kolore Guztiak, Jatorkin Al-Nahda, EIPE-ZAIE elkartea, Denon elkartea, Mundubat, Matiz eta Red Atenea.




