Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek Munduko Txapelketa borobildu dute
Hiruna domina eskuratu dituzte Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilari donostiarrek Portugalgo Munduko Txapelketan. Atzo, brontzezko domina elkarrekin lortu zuten 100 metro libreen 34 puntuko erreleboan. Italiak irabazi zuen urrea eta munduko errekorra hobetu zuen (4:02.53). AEBek eskuratu zuten zilarra (4:09.81), eta Espainia izan zen hirugarren (4:10.66). Biek Espainiako selekzioaren taldea osatu zuten Ariel Schrenck, Sarai Gascon, Jacobo Garrido eta Nuria Marquesekin.
Madeirako Munduko Txapelketan maila paregabea eman dute Zudairek eta Llopisek. Zubietakoak brontzezko hiru domina kolkoratu ditu: estilo libreko 400 metroko proban, 20 puntuko 4×50 metroko mistoetan eta 34 puntuko 4×100 metro libreetan. Aietekoak, berriz, zilarra irabazi zuen bizkar erako 100 metrokoan S8 kategorian eta 4×100 metrokoan eta brontzea atzoko erreleboan.