Egun osoko egitaraua prestatu dute Ipar Intxaurrondoko jaietarako
San Joan bezpera heltzear da, eta, horrekin batera, heltzear dira Ipar Intxaurrondoko jaiak. Izan ere, pandemia eta gero martxan jarri dira berriz ere, eta arratsaldetik gauera jai giroan murgilduko dute auzoa, Bernart Etxepare plazan egingo dituzten jarduerekin. Haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako jarduerak egingo dituzte, eta, noski, San Joan sua izango da jaietako jarduerarik garrantzitsuena. Jarraian, egitarau osoa kontsultatu dezakezue:
- 17:00. Txalaparta eta adarra.
- 17:05. Traka.
- 17:10. Tailerrak eta jolasak.
- 18:00. Txokolate jana.
- 18:10. Entzierro txikia, gurpildun zezenekin.
- 18:25. Kalejira trikitilariekin.
- 18:30. Buruhandiak.
- 19:00. Kale Antzerkia: Ganso & Cia taldeak, Panoli Kabareta antzezlanarekin (Gabriel Zelaia plazan)
- 20:00. Sardina jan herrikoia.
- 20:05. Abesbatza herrikoia.
- 20:30. Berbena: Estangatarrak.
- 22:00. San Joan sua eta plazako dantzak inguruan.
- 23:45. Zezensuzkoa.
- 00:00. Bukaerako traka