
Amara Berrin prest dute dena San Joan bezperako akelarrerako. Auzoko neskak prestaketa lanetan aritu dira azkenaldian, eta ostegun gauean elkarrekin dantza egiteko deia egin dute.
Egitarauari dagokionez, 19:00etan sorgin poteoa egingo dute Ilunki elkartetik hasita. 22:00etan, sorgin jaitsieraren unea izango da, Zorroagatik. Gaua borobiltzeko, 22:30ean, akelarrea antolatu dute Anoeta ondoko parkingean.