Akelarrea egin dute Amara Berrin
Amara Berrin San Joan bezpera bere horretan ospatzeko gogoz zeuden, eta arratsaldetik gauera auzoan presente egon ziren ospakizunak. Hain zuzen ere, kantu-jirarekin abiatu zuten San Joan bezpera auzoan, Ikasbide kultur elkarteko abesbatzaren eta txistularien eskutik, arratsaldean.
Iluntzean, aldiz, sorginak Zorroagatik jaitsi ziren, irrintziak botatzen. Sua piztu zuten, eta suaren inguruan konjuruak bota zituzten, baita dantza egin ere. Giro ederra izan zen auzoan, eta sua itzali arte handik ibili ziren sorginak, auzoan euren magia zabaltzen.
Jarraian, Amara Berriko San Joan bezperaren bideoa: