
Batzuetan ez da gehiegi esan behar. Batzuetan nahikoak dira isiluneak. Adibidez, urtebetetze festa edo Gabonetako afaria bukatu, eta nor geratzen den platerak jasotzen, konfetiak biltzen, puxikak zaborretara botatzen. Isilune horrek erakusten du jaia norentzat den jai, norentzat lan.
Mareak gora eta behera egiten du egunero, bistan utziz gure lotsak. Mareak gora eta behera egiten du egunero, bistan utziz gure zikinkeriak. Eta, horrekin batera, gure garbitzaileak.