Zezensuzkoa berreskuratu dute Amarako San Joan bezperan
Berritasun batekin iritsi da aurten San Joan bezpera Amarara: zezensuzkoarekin. Auzoetako jaietatik kanpo, San Joan bezperan zezensuzkoa antolatu duen lehenengo edo lehenengoetariko auzoa izan da Amara, eta ongietorri ederra egin zioten auzoko haurrek eta gaztetxoek –eta, heldu batzuek ere bai–.
Txokolate jana, soka dantza eta toka txapelketa egin zituzten aurretik, eta zezensuzkoa ateratzear zenean ekaitza iritsi bazen ere, azkar atertu zuen. Horrela, zezensuzkoa Donosti Berri elkartetik atera zen, eta Easo plazan bueltaka ibili zen, auzokideen gozamenerako. Ondoren, sua piztu zuten, San Joan bezpera amaitzeko.
Jarraian, zezensuzkoaren bideoa: