Igeldoko 40. igoera herrikoia egin dute hamarnaka lagunek
Igeldoko San Pedro jaien harira, 40. igoera herrikoia egin dute arratsaldean 59 lagunek. Gizonezkoetan, Aitor Etxeberria izan da garaile (0:24:07), eta emakumezkoetan, aldiz, Maria San Roman (0:34:24).
Euriak ez ditu korrikalariak gelditu, eta 18:00etan abiatu dira Ezeiza hotelaren inguruan dagoen autobus geltokitik. Zazpi kilometroko ibilbidea egin dute, Mendizorrotzera iritsi arte.
Lasterketa amaitu denean, sariak banatzeaz gain, IRUTXULOKO HITZAko produktu sorta bat ere zozkatu dute Igeldoko 40. igoera herrikoiaren amaieran.
Argazkietan, korrikalariak irteeraren unean ikus ditzakezue.