Lau lasterketa egin dituzte Igeldoko Haur Krosean
Igeldoko III. Haur Krosa egin zuten larunbatean, eta 30 haur inguruk hartu zuten parte. Lau lasterketa egin zituzten: Haur Hezkuntzakoek bat, Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako haurrek beste bat, hirugarren eta laugarren mailakoek hirugarrena eta, azkenik, bost eta seigarren mailakoek. Eguraldi txarra zegoenez, Igeldoko frontoitik Mendizorrotz aldera igo, jaitsi, eta frontoi parean amaitu zuten ibilbidea.
Orotara, 150 metro inguru egin zituzten lasterka. HHkoek ibilbidea behin egin zuten, lehenengo eta bigarren mailakoek bi aldiz, hirugarren eta laugarren mailakoek hirutan, eta laugarren eta bosgarren mailakoek lau buelta egin zituzten.
HHkoa Oxel Galarragak irabazi zuen, lehenengo eta bigarren mailakoa Udane Usarraldek, hirugarren eta laugarren mailakoa Oskitz Usarraldek, eta bosgarren eta seigarren mailakoa Oier Galarragak.
Lasterketaren amaitu ostean, sari banaketa eta askaria egin zituzten Igeldoko frontoian.