Sara Alonsok marka hautsi du Mont Blanceko maratoian
Sara Alonsko Mont Blanc Maratoia irabazi du Frantziako Alpeetan, 42 kilometro eta 2.540 metroko desnibela duen lasterka ezaguna eta Golden Trail World Series 2022 zirkuituko bigarren proba izan da. 23 urte ditu Alonsok eta Zegama-Aizkorri lasterketan podiuma lortu berri du.
Korrikalari donostiarrak oso lasterketa azkarra egin du. Aiguillette des Posettesetik pasatzean, 18. kilometroan, Anaïs Sabrié frantziarra, 2021eko edizioan bigarrena, zen lasterketako liderra bakarka, baina Sara Alonsorengandik minutu bat baino gutxiagora. Vallorcinen, lasterketaren bigarren zatian sartuta, Sara Alonso buru jarri da jada, eta jada, ez du probako lehen postua berriro utzi.
Amaren oparia
Probako une gogoangarrietako bat helmugan egon da, donostiarrak, probako marka hautsi duen arren, denbora hartu baitu gelditu eta lagun eta senideak agurtzeko. Amak, helmuga baino metro gutxi lehenago, ‘Gora Euskadi’-ren txanotxo ezaguna eman dio, eta hori jantzita heldu da helmugara.
ENHORABUENA SARA! Sara Alonso gana Mararhon Mont Blanc y fija nuevo récord de carrera 4.15 Grande @sara_alonso_5 ??https://t.co/F9kxCeyQBU pic.twitter.com/N7KUHFlRmQ
— mayayo oxigeno (@moxigeno) June 26, 2022