'Belle époque' eguna egingo dute hipodromoan
Donostiako hipodromoak 106 urte beteko ditu asteburuan. Zehazki, igandean, hilaren 3an, Belle époque eguna egingo dute 17:30etik aurrera. Kresalako bazkideek inude eta artzainetan atera ohi dituzten jantziak eramango dituzte hipodromora. Egun berean zaldi lasterketen denboraldia abiatuko dute.
100 urte baino gehiago pasa dira Alfonso XIII.a erregeak Donostiako hipodromoa inauguratu zuenetik. 1916ko uztailaren 2an izan zen, eta glamour handikoa izan zela diote. Europako aristokraziak zaldi lasterketez gozatzeko ireki zuten. Hirian eraikitzeko arrazoietako bat izan zen Lehen Mundu Gerran zona neutrala zelako.