Melillan hildako migratzaileekin elkartasunez, elkarretaratzera deitu dute gizarte erakunde ugarik
Joan den ekainaren 24an Melillan hildako migratzaile eta errefuxiatuekin elkartasunez, elkarretaratzera deitu dute ostiral honetan hainbat gizarte erakundek. Adierazi dutenez, deialdi koordinatua izango da Espainiako Estatuko hiri ugaritan. Gizarte erakundeek gertatukoari buruzko ikerketa independente bat eskatzen dute, baita “dagozkion erantzukizunak argitzea ere”. ‘Bizitza beltzek axola dute’ lelopean, “egiturazko arrazakeria” salatuko dute, eta mugetako politikak aldatu ditzaten eskatuko dute.
Jakina denez, joan den ekainaren 24an, 2.000 lagun baino gehiago saiatu ziren Nador (Maroko) eta Melilla (Espainia) arteko labandun hesia zeharkatzen., baina Marokoko poliziak eta Guardia Zibilak elkarlanean ekidin zuten, sarraskia eginez. Hildakoa kopurua ez dago argi, baina GKE-k gutxienez 37 direla salatu dute.
Hauek dira Donostiako deialdia babesten duten erakundeak: SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuekin, Hiritarron Harrera Sarea, Amnistía Internacional, Ongi Etorri Errefuxiatuak, EIPE-ZAIE Elkartea, Bake Ekintza Antimilitarista, Zaporeak, Saharako Lagunen Elkartea, GOT, Salvamento Marítimo Humanitario, OXFAM, Colectivo Saharaui en Gipuzkoa, Kolore Guztiak, Denon Elkartea, Red Atenea eta Hotz Zarautz.