Igeldoko gazteek giro ederrean bazkaldu dute
Igeldoko San Pedro jaiak azken txanpan sartu dira, eta gazteek hartu dute herria ostiral eguerdian, hainbat kuadrilla elkartu baitira gazte bazkarian. Azken egunotako euriak, gainera, atseden hartu du gaur, eta beraz, gazte kuadrillek giro ederrean jan dituzte menuko makarroiak. Gogotsu zebiltzan, eta arratsaldean jaietako beste hainbat jarduera zituzten Igeldon, beraz, baliteke eguna (eta gaua) luzea izatea Igeldoko gazteentzat. Hala ere, indarrak gorde beharko dituzte biharko, Santa Ixabel egunerako (uztailak 2), jardueraz beteriko eguna izango baita. Jaietako egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezue.
Bazkariaren aurretik, ordea, jarduera berezi bat izan dute Igeldon: San Pedro jaietako I. Rap Lehiaketa. Bost rap abeslari aritu dira lehian, gaztelaniaz. Aurtengo jaietako berritasun nagusia izan da rap lehiaketa, eta jarraian ikus dezakezue, bideoan:
Era berean, hemen duzue rap lehiaketan, eta, batez ere gazte bazkarian egindako argazkien irudi bilduma, azken egunotan Igeldoko jaietan egindako beste argazki batzuekin batera: