San Martin kaleko bidegorria astean zehar irekiko dute
Erdialdetik Antiguarantz joateko balio du orain San Martin kaleko errepideak. Bi errei eta itxita dagoen bidegorria ditu.
San Martin kaleko bidegorria, itxita. (Argazkia: Beñat Parra) Udaleko iturrien arabera, aste honetan zehar irekiko dute. Bidegorriak San Martin kalea eta Kontxako pasealekua lotuko ditu. Hainbat bizikleta erabiltzailek ohartarazi dute San Martin kaleko bidegorria estuegia dela:
https://twitter.com/AlexIturbe2/status/1541866807287595012?s=20&t=Cp0HV1i6vomM6n4qMkRBsQ
Horrekin batera, kalea bizikletarekin zeharkatzeko zailtasunak egongo direla ere adierazi dute:
https://twitter.com/AlexIturbe2/status/1543567639158657025?s=20&t=Cp0HV1i6vomM6n4qMkRBsQ
Pasa den ostiralean ireki zuten kalea behin betiko norabidearekin. Izan ere, iragan asteartean itxi zuten norabidea aldatzeko. San Martin kaleko bidegorria, ordea, oraindik ez dute ireki.

