Danajan laukote donostiarrak 'Zabor hipersonikoa' diskoa plazaratu du
Azkenik, kalean da Danajan rock taldearen lehendabiziko diskoa: Zabor hipersonikoa. Hamaika abesti ditu ditu, eta horietako asko aurreratu dituzte azken hilabeteotan. Orain arteko azken aurrerapena Kale gorrian singlea da.
Unai Aranak hainbat abestiren hitzak egin ditu, eta baita diseinua ere. Azaleko marrazkia, berriz, Gorka Aranbururena da:
Añorgako Rafa Cabeza (UK Bill, Utikan) abeslari eta gitarristaren abentura berria da Danajan banda. Iñaki Udabe (bateria), Unai Zabala (gitarra) eta Iker Iparragirre (baxua) musikari eta lagunekin osatu du banda. Diskoan beste hainbat laguntzaile izan ditu: Maite Garcia (baxua), Naroa Arozena (panderoa), Iñaki Keef Amundarain (teklatua), Axi Enbil (ahotsa), Irati Cabeza (ahotsa), Nagore Beristain (ahotsa) eta Karolina Sainz de Bikuña (ahotsa). Cabezak berak grabatu du lana bere Bunker estudioan, eta Udabek masterizatu du.