Petrolioa ere etorkina da, baina ez da patera batean iritsi

Denok garela berdinak. Baina batzuk besteak baino berdinago. Batzuek, ihes egiten dutenean, Europa osoan zehar bidaiatzeko tren txartel unibertsala dute opari. Eta beste batzuk ahalik eta gehien erailtzen dituzte.
Ez delako auzi humanitarioa. Ez eta azalaren kolorekoa. Geopolitika eta geoestrategia kontua besterik ez da. Etikarik ez da mugetan. Eta berdin erailtzen dute eskuineko gobernuek, eta gobernu sozialdemokratek. Basamortuko hondar aleak bezain txikiak gara, itsaso izan zen basamortuan:
Alhucemak – El Morche…
Tanger – Algeciras…
Tirana – Bari…
Habana – Miami…
Belgrado – Berlin…
El Paso – Las Cruces…
Grozni – Beirut…
Nogales – Tucson…
Nador – Melilla….
Eta, ez ahaztu,
Irun – Biriatu.