Donostiako Turismo bulego berriak 2 milioi euro inguruko kostua izango du

Donostiako Udalak Turismo bulego berria udaletxean kokatzeko proiektuaren aurrekontua handitu du. Hain zuzen ere, beste kontratazio espediente bat ondartu du gaur udal gobernuak. 2020ko urtarrilean eman zioten argi berdea proiektuari, eta iragan martxoan zehaztu zuten 1.460.021 euroko lizitazio aurrekontua. Ordea, nabarmen igo dute, eta orain 1.942.000 euroko kostua aurreikusi du udalak. Lanak egiteko zortzi hilabeteko epea berretsi dute.
Turismo bulego berria 886 metro karratuko espazio batean kokatuko dute, baina bulegoak 651 metro karratu hartuko ditu, bere zerbitzuak eskaintzeko. Erabiltzaileen arretarako gune bat, bulegoen gunea eta hainbat gela izango ditu, baita biltegi gune bat ere, sotoan.