Illunbek hirigunera joateko doako autobusa izango du udan
(Argazkia: Donostiako Udala) Gaurtik aurrera eta abuztuaren 31ra bitartean, Illunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin lotuko duen autobus zerbitzua jarriko da abian. Zerbitzua doakoa izango da bisitarien mugikortasuna errazteko. Hirigunera sartzen den auto kopurua gutxitzea helburua.
Autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran (Menchu Gal parkearen alboan) dagoen geralekuaren bidez. Zerbitzua 20 minutuko maiztasunarekin eskainiko du. Illunbetik irteerak 11:00etatik 23.00etara izango dira. Geltokiak totem eta kokapeneko mapa batekin seinaleztatuta egongo dira errazago topatzeko, eta iritsiera eta irteera toki beretik egingo dira.
Autobus honek funtzionatu zuen azken udan, 2020an, 14.000 erabiltzaile izan zituen, eta aurreko gabonetan 2.700 pertsonak erabili zuten.

