Zubietako santioetako egitaraua, egunez egun
Zubietako jaien hasierako talde argazkia 2015. urtean. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Larunbatean, uztailaren 23an, hasiko dira Zubietako santioak. Azken bi urteetan jarduera batzuk antolatu badituzte ere, aurten festak “fundamentuz” egiteko asmoa dute jakinarazi du bertako jai batzordeak. Zortzi eguneko egitarau zabala prestatu dute, eta, lehenengoz, esku pilota jaialdia ere egingo dute.
Bestalde, herri afarirako txartelak bihar arte egongo dira salgai Alamandegin. Jubilatuen eguneko bazkarirako sarrerak ere bihar arte eskuratu daitezke, 639-27 35 80 zenbakira deituta. Zikiro jaterako txartelak, aldiz, uztailaren 26a arte salduko dituzte Alamandegin.
Hona hemen Zubietako jaien egitaraua, egunez egun:
Uztailak 23, larunbata (jaien hasiera)
18:00etan Txupinazoa eta buruhandiak. Jarraian, txosnen irekiera Elene eta Uxuek girotua.
19:00etan Sardina jatea.
23:00etan Kontzertuak: Skakeo, Perlata eta Fan&Go. Ondoren, Gurdiertz Rock II.
Uztailak 24, igandea (jubilatuen eguna)
14:00etan Jubilatuen bazkaria, Yoko Garbi elkartean.
17:30ean Ttipika taldearekin dantzaldia. Segidan, buruhandiak.
19:30ean Bingoa txosnan. Ondoren, Txalagore taldearen emanaldia.
21:00etan Herri afaria, Zubietako Pilota elkartearen eskutik. Ondoren Laiotz taldearekin dantzaldia.
Uztailak 25, astelehena (Santiago eguna)
09:00etan Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik.
10:00etan Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
17:30ean Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
19:30ean Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Miren Artetxe eta Iñigo Mantzisidor Mantxi. Gai jartzailea: Zortzitan bertso eskola.
Uztailak 26, asteartea (oilasko biltzaile eguna)
06:00etan Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.
14:30ean Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 27, asteazkena
18:00etan Pilota jaialdia.
Uztailak 29, ostirala (Umeen eguna)
10:00etan Jolasen hasiera.
12:30ean Marrazketa saioa.
14:00etan Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00etan Jolasen jarraipena. Ondoren, txokolate jana eta buruhandiak. Bukatzeko, diskofesta.
Uztailak 30, larunbata (Gaupasa eguna)
12:00etan Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote plazan. Jarraian, IV. Puntu txapelketa.
16:30ean Mus txapelketa (16:00etan izen ematea).
18:00etan Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote plazan. Ondoren, buruhandiak.
00:00etan Skasti, Gozategi eta DJ Nemux.
Uztailak 31, igandea (San Ignazio eguna)
09:00etan Zikiro prestaketaren hasiera.
10:00etan Meza.
11:30ean Zubietarren arteko errebote partida.
14:00etan Zikiro jatea.
18:30ean Herri kirolak: Pentatloia. Aratz Mugertza eta Xabier Zaldua. Ondoren, buruhandiak.
23:00etan Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.


