Deklaratzeari uko egin diote Albisuk eta Iparragirrek
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia zenaren hilketan inputaturik daude Marixol Iparragirre eta Mikel Albistu donostiarrak. Auzia epaituta dagoen arren, ETAren zuzendaritzan zeudela argudiatuta, hilketan erantzukizunik ba ote duten ikertzen ari da Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epailea. Iparragirrek eta Albisuk uko egin diote deklaratzeari. Azaldu dute betea dutela Frantziako Estatuan ezarritako zigor osoa.
Auzitegi Nazionalean prozedurak irekitzen ari dira ETA erakundean arduraren bat izan duten horien kontra. Kausa horiek ez dute “inongo oinarririk, ez legislazioan, ez jurisprudentzian”, Amaia Izko abokatuaren esanetan.
Abokatuaren arabera, Auzitegi Nazionalaren jarduerak gogora dakar “ingeniaritza juridikoa delakoaren garairik okerrena, non frogak artifizialki asmatzen, inputazioak artifizialki sortzen eta lege guztiak bihurritzen ziren, eta, ondorioz, eskubideak birrintzen”.
Urtarrilean, 126 euskal idazle eta editorek babesa adierazi zioten Albisuri. Tartean zeuden Joseba Sarrionandia, Josu Landa, Garbiñe Ubeda eta Garazi Arrula.