Munduko Txapelketan hartuko du parte Beñat Santos arraunlari donostiarrak
Beñat Santos. (Argazkia: Ur Kirolak) Ur Kirolakeko Beñat Santos arraunlari donostiarrak Munduko Txapelketan hartuko du parte uztailaren 27 eta 31 bitartean. Santosek 17 urte ditu, eta Ur Kirolak eta Donostia ordezkatzera abiatuko da Varesen (Italia) egingo den norgehiagokara.
4 X ontzian lehiatuko da, Deltako Marc Marquesekin, Vigoko Pedro Cabrerarekin eta Banyolaseko Igor Teixidorrekin batera osatutako taldean.

