Altxerri klubaren ardura hartuko dute hemendik aurrera Dabadabako lagunek
Garai berri bat dator Donostiako jazz klub mitikoenera: ostiraletik aurrera, Dabadabako lagunek kudeatuko dute lokala. Hala jakinarazi dute Egiako areto ezaguneko kideek euren sare sozialetan.
Zabaldutako mezuan “esentzia bera”, baina “energia berriak” izango dituela adierazi dute. Orain arte izandako giroan mugituz lokala: jazza, soula, funka, discoa, bluesa, rock’n’rolla, abangoardiak eta musika latindarra, hain zuzen.
Jazzaldia aprobetxatu dute irekiera egiteko, eta lehen egunetarako egitaraua aurkeztu dute:
22 – Irekiera
23 – Afrojazz Trio (20:30 6€); eta P3Z & Gazta (dj set vinyl jazz soul latin funk)
24 – Nico Wayne Toussaint & Iker Piris (20:30, 6€) eta Txalupa & Honeboy (dj set latin exotic cumbia oldies salsa…)