The Excitements eta Carolina Duranteren txanda izango da gaur Zurriolan
Atzoko egun handiaren ostean, gaur ere kontzertu ederrak izango dira hirian. Zurriola hondartzan The Excitements eta Carolina Durante arituko dira.
The Excitements Kataluniako taldeak hamarkada bat baino gehiago darama soularen eta R’n’Bren soinurik klasikoenak berrinterpretatzen eta eguneratzen eta, zalantzarik gabe, Europako erreferente nagusietako bat dira beren estiloan.
Carolina Durante Espainiako indie pop taldeak itxiko du gaualdia Zurriolan. Festibalez festibal ibiltzen den talde honek arrakasta handia izan du estatuan, kantu alai eta errazak eskaintzen dituzte, eta publikoaren zein kritikaren babes zabala izan dute.
Gainontzeko artistak honakoak dira:
Gregory Porter, Hiromi, Miho Hazama & Musikene Summer Big Band, The Excitements, Craig Taborn, Carolina Durante, Verónica Ferreiro & Javier Sánchez, Carlos Sarduy, Atrisma, Horda, Eva Alcaide, Sharon Clark, J-Silk, Carla Sevilla 5tet, Patáx eta Élia Bastida & Joan Chamorro