Eneko Goiak dio kaiko arrapalaren itxitura ez dela finkoa izango

Bizilagunen eta Piztu Donostiaren salaketaren harira, kaiko arrapala behin betiko itxiko duten ala ez argitu nahian dabil IRUTXULOKO HITZA.

Kaia_itxitura (Argazkia: Piztu Donostia)

Kaiko arrapala “betirako ixteko” egitura bat jartzen ari direla ohartarazi zuen aipaturiko eragileak iragan astean. Horiek horrela, hedabide honek Eneko Goia alkateari gaiaren inguruan galdetu dio gaur, eta ondorengoa da adierazi duen: “Ez da itxitura finkoa. Itxi eta irekiko da, arrapala hobeto kudeatzeko asmoarekin”.

Bestalde, Goiak gogorarazi du kaia ez duela Donostiako Udalak kudeatzen. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Euskadiko Kirol Portuak (EPK) erakunde publikoa da arduraduna. Hedabide hau pasa den astean saiatu zen harremanetan jartzen EPK-rekin eta Jaurlaritzaren Portuetako Zuzendaritzarekin. Ez zuen arduradunarekin hitz egitea lortu.

HITZAkide HITZAkide