Historiako Jazzaldi jendetsuenetakoa izan da aurtengoa, 150.000 lagunekin
57. Jazzaldia bukatu berri, balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek: 79 kontzertu, hamalau gune eta 150.000tik gora ikuslek osatzen dute balorazio ofiziala, “historiako edizio jendetsuenetako bat ospatzeko”.
Sarreren salmentak hala erakusten du: 21.051 sarreretatik 18.601 saldu dira, hau da, % 88. Erosketak mundu osoko 37 herrialdetatik egin direla jakinarazi du antolakuntzak. San Telmo Museoan 773 sarrera saldu dira, %58. Viktoria Eugenia Antzokian 3.047 sarrera saldu dira, %90. Kursaalean, 8.203 sarrera saldu dira, %92 eta Trinitate plazan, 5.413 sarrera saldu dira, %90.
Datorren urteko 58 Jazzaldia jada prestatzen ari dela jakinarazi dute, eta, aurreratu dituzte datak: uztailaren 21etik 25era ospatuko da.