Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak omendu ditu udalak

Zudaire_Llopis (Argazkia: Donostiako Udala)

Donostiako Udalak harrera egin zien atzo arratsaldean Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei. Portugalgo Munduko Txapelketan hiruna domina eskuratu zituzten. Udalaren oroigarria jaso zuten Eneko Goia alkatearen eskutik eta udal taldeetako ordezkarien txalo artean. “Oso harro gaude zuetaz. Benetan izugarria da bi donostiar maila gorenean ikustea, baina, biek munduko txapelketan domina irabaztea, are gehiago”, adierazi zuen Goiak.

Igerilari bakoitzari ere hitz batzuk eskaini zizkien alkateak: “Iñigo, zu gehiagotan hartu zaitugu hemen. Zure lorpenak handiak dira. Eskerrik asko enbaxadore ezin hobea izateagatik. Eta Nahia, lan asko eginda maila gorenera iritsi zara. Hainbat eredu izan dituzu, baina ziur nahiz, orain zu beste hainbat igerilari eta kirolariren eredu izango zarela. Zorionak eta segi horrela!”.

 

HITZAkide HITZAkide