Hondartzak, mukuru
(Argazkia: Joseba Parron) -Aupa, Joseba! Hemen Xalba berriz ere. Zer moduz astea? Aizu, aste honetarako Klik-klakerako argazkirik badaukazu?
-Hondartzaren argazkia, zer iruditzen? Jendez mukuru zegoen atzo.
-Joder, berriz ere turismoari buruzko testu bat?
-Bueno, uda Donostian, badakizu…
-Bai, bai, ez dago beste ezer. Baina zer esango dut jada esan ez dudana?
-Bueno, nik argazkiak egiten ditut. Okurrituko zaizu zer edo zer ziur.
-Bai, asmatuko dugu zerbait.
-Udako azkena dugu, irailean itzuliko gara beste gairen batekin: metroa dela, kaia dela, etxe kaleratzeak direla…
-Hiri honetan ez gara aspertuko, ez. Mila esker, Joseba! Uda ederra pasa!
-Berdin, Xalba! Topatuko dugu elkar jairen batean!

