Plataforma Antitaurinoak larunbatean zezenketen aurkako manifestazioa antolatu du
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak larunbatean manifestazio bat antolatu du Donostiako kaleetan zehar Ilunben egiten diren zezenketen aurka protesta egiteko. Manifestazioa Bulebarrean hasiko da arratsaldeko 18:00ak aldera, kanoikada baino ordubete lehenago. Plataformak adierazi du gizartearen “babes handia” eta manifestazioaren helburua EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernua salatzea dela “beste urte batez, Ilunbeko zezenketak ahalbidetu dituztelako, herriaren borondatea entzun gabe”.