Hiriko monumentuetako argiak piztuta mantenduko dituzte Aste Nagusian
Indarrean daude dagoeneko Espainiako Gobernuak energia aurrezteko ezarritako neurriak, eta ondorioz, Donostiako monumentuetako eta gune publiko esanguratsuenetako argiak itzali egin dituzte bart (udaletxea pasa den ostiralean hasi ziren 22:00etan itzaltzen). Horrela, besteak beste, Kursaaleko, Viktoria Eugenia antzokiko, udaletxeko, Tabakalerako, Urgulleko harresietako Artzain Onaren katedraleko eta Santa Klara uharteko argiak itzalita egongo dira gauez aurrerantzean. Ordea, salbuespena egingo dute Aste Nagusiak irauten duen bitartean, Eneko Goia alkateak asteartean azaldu zuenez, jaietan gauez segurtasun handiagoa izateko.