"Euriak uzten badigu, espero dugu berriz plaza azkeneko 40 urteotan bezala jendez beteta ikustea"
XLV. Alardea izango da Konstituzio Plazan. Omenaldiez beteriko kontzertua eskainiko dute txistulariek. Jon Ansorena txistulariak egitaraua azaldu digu eta plaza betea egotea espero da.
Alardearen 45. aldia da aurtengoa, zer suposatzen du alarde horrek txistularientzat?
Bilgune eta festa egun bat da. Txistulari ugari elkartu ahal izatea horrelako plaza handi batean jendez beteta, eta ez txistulariak bakarrik, abesbatza, gitarra, bajua… instrumentu askok lagunduta eta azkeneko bi urte hauek ondoren, ezin zirela txistulari guztiak egon eta gutxi batzuk bakarrik egoteko aukera izan genuen, ba guretzat oso egun berezia da.
Bi urte hauetan zehar murrizketekin egin antolatu duzue, ilusio askorekin hartzen duzue aurtengoa?
Bai, eta nabari da jendeak gogoa duela. Azkeneko bi urtetan oholtzan txistulari gehien bilduko garen momentua izango da, murrizketengatik etorri izan ez den jendea egongo da, distantzia aforoagatik eta distantziarengatik. Aurten nabari da jendea gogotsu eta oso prestatuta dagoela.
Faltan bota al da normaltasuna txistularien munduan?
Faltan ez dakit moldatzen jakin dugulako. Tarteak, kalean jotzea leku itxietan beharrean, txistularitza, orohar, moldatzeko gai izan da eta aukera izan dugun guztietan jo dugu, bai festetan, bai omenaldietan eta bai mota guztietako ekitaldietan. Hori gure funtzioa da eta egiten dakiguna da, bai Donostian eta bai Euskal Herri osoan. Hori egin da ahal izan den neurrian noski. Ez dugu faltan bota baina aldaketa bat egon da.
Omenaldi asko izango dituen kontzertua izango da, horrek bereziagoa egiten du?
Alde batetik bai, gure alardeak beti du jendea gogora ekartzeko asmo hori eta aurtengoan ere omenaldiak egingo dira. Horretarako, errepertorio horretan aukera tu da Amaiurko Gazteluaren erasotik 500 urte pasa direla, baina horretaz gain gogora ekarri dira beste zenbait efemeride, Pablo Solozabalen jaiotzaren urteurrena adibidez edo beste zenbait gertaera historiko aipatu ditzakegunak.
Nafarroari, Jose Maria Gonzalez Bastidari edo Txirri, Mirri eta Txiribitoni omenaldia egingo zaie, beste sorpresaren bat egon daiteke egitarauan agertzen ez dena?
Piezei dagokiona, propinaren bat egon daiteke baina printzipioz egitarauan dagoena bakarrik joko da, baina bakarlarien aldetik ba omenduko diren asko plazan egongo dira, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Estitxu Arozena bertsotan ariko da, emanaldi oso anitza izango da, bai omenaldien aldetik baina baita ere musikaren eta edukiaren aldetik ere.
Txirri, Mirri eta Txiribitonen 50 urteak nola ospatuko dira? Pailazoak aterako dira ala haien abestiak soilik joko dituzue?
Biak aldi berean. Beraien abestiekin sortutako pot-pourri bat prestatu dugu eta han izango ditugu gurekin Txirri, Mirri eta Txiribiton oholtzan, beraiek kantari eta dantzari eta guk beraiei laguntzeko prest.
Konstituzio Plaza bi urte bete gabe egon da, zein pentsatzen duzue izango dela jendearen erantzuna?
Oraintxe bertan eguraldiari beldur pixka bat diogu, iragarpenak zalantzazkoak direlako, baina plaza betetzea espero dugu, jendeak gogoz hartzea urtero bezala, oso erantzun positiboa duen kontzertua da, Trinitate plazara mugitu behar izan genuenean ere, eta euriak uzten badigu gure iragarpena da berriro plaza duela bi urte, hiru urte eta azkeneko 40 urtetan bezala jendez beteta ikustea.