Abordatzea izango da nagusi Aste Nagusiaren hirugarren egunean
Pasatu da asteburua, baina jaiak ez du etenik Donostian, Aste Nagusia hasi baino ez baita egin. Hirugarren egun honetan, askotariko jarduerak antolatu dituzte bai Aste Nagusi Piratan eta bai udalak antolatutako Aste Nagusian, baina arrakastatsuena eta gehien espero dena abordatzea da. Goizean goizetik dabiltza hiri guztiko piratak euren baltsak muntatzen, eta ondo bazkaldu ostean, uretara botako dira, beste behin ere Donostia abordatzeko.
Jarraian, Aste Nagusi Pirataren zein udalak antolatutakoaren gaurko egitarauak kontsultatu ditzakezue:
Aste Nagusi Pirata
- 09:30: Baltsen muntatzearen hasiera.
- 14:30: Herri bazkaria, Flamenka gunean.
- 17:00: Txupinazoa eta abordatzearen hasiera kaian.
- 18:30: Kalejira – DJ Reimy. Kontxa pasealekua, Miramar, Andia, Hernani, Alderdi Eder, Nautikoa, Kaimingaintxo.
- 19:00: Kontzertu akustikoa Trinitate plazan.
- 20:00: Broken Brothers Brass Band, Flamenka gunean.
- 22:00: Afariak Trinitate plazan.
- 23:05: Zea Mays, Flamenka gunean.
- 23:05: Aitzol eta Ainhoa Trinitate plazan.
Udalak antolatutako Aste Nagusia
- 09:30: ABORDATZERA!!! Baltsen muntaketa kaian.
- 10:30-14:30: ARTE AZOKA Bulerbarrean.
- 11:00-13:00/15:00-20:00: URETAKO TXIRRISTA ERRALDOIA Kursaaleko Zurriola Terrazatik.
- 11:30-14:30/15:30-20:30: PUZGARRIAK Katalunia plazan (Gros).
- 11:00-12:30: ERREKA MARI URUMEAN zuzeneko antzerkia emanaldia eta Urumea ibaia garbiketa.
- 11:00: PASEO BERRIKO LII. IGERIALDIA.
- 11:00: Haurren irteera, kai-muturretik.
- 12:00: Gainerako kategoriak. Irteera, Zurriola hondartzatik. Kontxako hondartzara iristea (La Perla parera),
- 11:00-13:00/16:00-19:00: JOLAS-PARKEA Katalunia plazan (Gros).
- 11:30-13:30/17:30-19:30: TINDU NATURALAK ETA EKOPRINT ERAKUSTE-TAILERRAK, Aitor Bastarrikaren eskutik Zuloaga plaza.
- 12:00: AQUARIUMEKO ITSAS FILMFESTIBALA. Borja Agote Surfistaren kronikak. Sarrera doan, eserlekuak bete arte. gaztelaniaz
- 12:00: BELAUNALDIEN ARTEKO I. GASTRONOMIA-LEHIAKETA Gipuzkoa plazan.
- 12:00: ARKAITZ AÑORGAKO DANTZARIAK, Parte Zaharreko kaleetan. Irteera: kaitik. 12:30ean emanaldia Konstituzio plazan.
- 12:30: BERTSOLARIAK Easo plazan. Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Manex Mujika. Gai jartzailea: Ane Ezenarro.
- 13:30-14:30: OLIMPIA, rock musika Kursaaleko Erizainen plazan.
- 16:00: BISITA GIDATUAK kanoan Urumea ibaian. Plaza mugatuak. Izen-emateak online. euskaraz
- 17:00: ABORDATZERA!!! Kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratu.
- 17:35: ZALDI LASTERKETAK URREZKO KOPA Donostiako Hipodromoan.
- 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK. ERRALDOIEN TOPAKETA DONOSTIAKO (ITZURUN), ONDAREKO ETA BIDASOALDEKO KONPARTSEKIN Zurriola pasealekuan eta Gros auzoan (geldialdia Katalunia plazan). Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
- 18:30: DEIADAR txaranga Antigua auzoan.
- 18:30: PASAI txaranga Erdialdean eta Parte Zaharrean.
- 19:30: URREZKO KOPA. AIZKOLARIAK Trinitate plazan.
- 19:30: BENIAJANGO MUSIKA ELKARTEA (MURTZIA) Bulebarreko kioskoan. Babeslea: Eroski.
- 20:00: OLIMPIA, rock musika Kursaaleko Erizainen plazan.
- 20:00: GORLYTSIA FOLKLORE TALDEA, Ukrainako folklorea Konstituzio plazan.
- 20:30: YES WE ART komedia musikala Katalunia plazan.
- 22:45: SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 57. LEHIAKETA Kontxako badian. MARTI PIROTEKNIA.
- 23:30: ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kaletik.
- 23:30-02:30: KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA: TXURRU Kursaaleko Erizainen plazan.
- 23:30: IBAI BERRIAK orkestra, dantzaldia Easo plazan.
- 23:30: NEONA, pop musika Alfonso XIII.aren plazan (Antigua)
- 23:30: BADA GIRO, erromeria Aitzol parkean.
- 23:30: THE SPOLEM GIRLS taldea, 60ko hamarkadako musika Bulebarreko kioskoan.
- 23:45: ARIEL ROT & KIKO VENENO gehi gonbidatuak Tomas Alba plazan (Sagues).