Azken bi urteotan, 2020an eta 2021ean, modu sinbolikoan egin behar izan dute, baina aurten bai, azken abordatzetik (2019an izan zen) hiru urte pasatu direnean, Donostiako Piratek Donostia abordatu dute berriz ere.
Arratsalderako antolatuta dagoen abordatzerako baltsen muntaketa aurrera doa Donostiako kaian. Goiz eguzkitsua izan da eta Donostiako Piratek musika jarri ditu giroa alaitzeko, parte hartzaileek materiala lantzen ari ziren bitartean.
Alargun Beltzak talde gipuzkoarrak Aste Nagusi Piratan joko du hilaren 16an, Flamenka gunean. "Inoiz baino gehiago entseatzen" ari direla kontatu dute, eta "gogoz" agertu dira kontzerturako.