Flamenkako eta Saguesko kontzertuak bertan behera
Eguraldiak ez du tregoarik eman egun guztian, eta gauean ere ez du emango; horregatik, Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte Flamenkako kontzertuak, eta Donostiako Festakek Sagueskoa. Arratsaldean, Donostiako Festakek bertan behera utzi ditu buruhandien eta erraldoien desfilea, Groseko Mambo Bingo! antzezlana eta Sara Azurza Kursaaleko Erizainen plazan eskaintzekoa zen kontzertua ere bai.
Kaian, Flamenka gunean, Ezpalak eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak ziren jotzekoak gauean, baina dena bertan behera utzi dute Piratek, “arduragatik eta segurtasunagatik”. Hala ere, Trinitate plazako egitaraua aurrera doa, eta mugimenduak iragarri du Flamenkan DJ moduan arituko direla Niña Coyote eta Chico Tornado, baita “sorpresa” gehiago egongo direla ere. Bestalde, Saguesen Ana Guerra zen jotzekoa, baina ez da kontzerturik egongo.