Igarotako bidearen kronologia bat
Aurrerapena

Errefuxiatuen kanpamentuetatik Donostiako harrera familien goxotasunera

Saharako haurrak Saharako haurrak Donostian. Joseba Parron San Sebastian

Kostata, baina bi urteko etenaldiaren ostean, udan berriro itzuli dira Donostiara Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako haurrak. Oporrak Bakean programa arduratzen da haur horiek uda basamortutik eta errefuxiatuen kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera izateaz, familia euskaldunek herri sahararra lagundu eta haurrek beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera eduki dezaten. Aurten inoiz baino gutxiago izan dira, ordea. 2019an 30 haur etorri ziren; oraingoan bost izan dira, lau familiatan banatuta.

IRUTXULOKO HITZAk horietako hirurekin hitzordua egin zuen haurrak joan baino lehen, eta esperientziaren inguruan luze eta zabal hitz egiteko aukera izan zuten. Emma Eizagirrek Mahyub Salec eta Mohammed Jalihenna izan ditu etxean, Fernando Ruiz eta Jaso Larruskain bikoteak Lala Yeddu, eta Miguel Angel eta Oihana Moreno aita-alabek Mustafa Youda.

Gehienek irratian entzun zuten albiste batengatik hartu zuten haurra ekartzeko erabakia: epea itxita zegoen dagoeneko, eta Donostiako oso familia gutxi animatu ziren Oporrak Bakean programan parte hartzera. “Egun batean, lanetik irteterakoan irratian entzun genuen Saharako haurrak etortzeko izen emate epea itxi zutela, eta soilik hiru familiak eman zutela izena lau haur etortzeko. Nire kasuan, 2016tik kanpamentuetara joaten naiz lanera erizaina naizelako, eta, beraz, ezagutzen nuen bertako errealitatea. Aitak deitu zidan, eta animatzea pentsatu genuen”, azaldu du Morenok.

Aurten ume gutxiago etorri dira, eta Morenoren arabera, “pandemia eta krisi ekonomikoa” izan dira familia gehiago ez animatzeko arrazoiak. “Estatuan ere, lehen 4.200 haur etortzen ziren, eta aurten 2.200 etorri dira. Beraz, nahiko arazo orokorra dela uste dut. Hala ere, pentsatzen dut datorren urtean askoz familia gehiagok emango dutela izena”, adierazi du.

Erreportaje osoa bihar irakurri ahal izango da IRUTXULOKO HITZAren webgunean eta astekarian.

HITZAkide HITZAkide