Glenn Close aktorea izango da Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko burua
Zinemaldiaren 70. edizioaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur, eta Jose Luis Rebordinos zuzendariak jakinarazi duenez, izen handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta ekoizle ugari izango dira Donostian aurten. Glenn Close aktorea izango da epaimahaiburu epaimahai ofizialean. Juliette Binochek eta David Cronenbergek Donostia Sari bana jasoko dute, baina horiek ez ezik, Penelope Cruz (En los margenes), Ricardo Darin (Argentina, 1985), Kazuo Ishiguro (Living), Vicky Krieps (Corsage), Diane Kruger eta Liam Neeson (Marlowe), Noemie Merlant eta Nahuel Perez Biscayart (Un año, una noche), Hannah Schygulla (Peter Von Kant) eta Olivia Wilde (Don’t Worry Darling) ere etorriko dira jaialdira, besteak beste.
Zinema garaikideko zinemagile garrantzitsuenetako batzuek Donostiara bertaratuko dira beren azken ekoizpenak erakustera; hala, Sebastian Lelio (The Wonder), Ulrich Seidl Georg Fiedrich aktorearekin (Sparta), Hong Sangsoo (Walk Up), Wang Chao (A Woman) eta Christophe Honore (Le Lyceen) –Vincent Lacoste eta Paul Kircher aktoreekin batera– Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian ariko dira. Eta Neil Jordan irlandarra etorriko da Sail Ofiziala ixteko. Claire Denis (Avec amour et acharnement), Louis Garrel (L’innocent) zuzendari, aktore eta gidoilaria, François Ozon (Peter von Kant) eta Thomas Salvador (La montagne) izango dira, bestalde, Frantziako zinemaren ordezkariak. Alfonbra gorrian azalduko edo ikus-entzuleei aurkeztuko dizkiete filmak, orobat, Europako zinemaren beste ordezkari batzuek, hala nola Cristian Mungiuk (R.M.M.), Dardenne anaiek (Tori et Lokita).
Asiako zinemak presentzia zabala izango du berriro Zinemaldian. Wang Chao eta Hong Sangsoo (Song Sunmi, Cho Yunhee eta Kwon Haehyo antzezleak lagun dituela) ez ezik, Hirokazu Koreeda Donostia Saria (Broker) ere itzuliko da, eta Hyakka / A Hundred Flowers filmeko lantaldea ere etorriko da (zehazki, Genki Kawamura zuzendaria eta Masaki Suda eta Mieko Harada aktoreak), Erik Shirai (Nowhere to go but everywhere) eta Takayuki Fukata (Naname no rouka / Itchan and Satchan) zuzendariez gainera.
Latinoamerikako zinemaren ordezkariak oso ugariak izango dira edizio honetan, zuzendari ugari bertaratuko baitira gure hirira: Santiago Mitre (Argentina, 1985), Diego Lerman (El suplente) −Juan Minujin eta Alfredo Castrorekin batera−, Laura Mora (Los reyes del mundo), Manuel Abramovich (Pornomelancolia), Santiago Loza (Amigas en un camino de campo), Natalia Beristain (Ruido), Andres Di Tella (Diarios), Diego Cespedes (Las criaturas que se derriten bajo el sol / Les créatures qui fondent au soleil)), Patricio Guzman (Mi pais imaginario), Manuela Martelli (1976), Carolina Markowicz (Carvão), Laura Baumeister (La hija de todas las rabias), Natalia Lopez Gallardo (Manto de gemas), Juan Pablo Gonzalez – Teresa Sanchez (Dos estaciones) aktorearekin batera–, Valentina Maurel (Tengo sueños eléctricos) eta Ana Cristina Barragan (La piel pulpo).
Zinema espainiarrari dagokionez, Donostian izango diren zuzendari, antzezle, gidoigile eta ekoiztetxeen zerrenda ere zabala izango da. Sail Ofizialean, eta Modelo 77 inaugurazio-filmari dagokionez, Alberto Rodriguez, Rafa Cobos, Javier Gutierrez, Miguel Herran, Jesus Carroza, Fernando Tejero eta Catalina Sopelana etorriko dira; Suro filmaren ordezkari gisa, Vicky Luengo, Pol Lopez eta Ilyass El Ouahdani aktoreek egingo diote lagun Mikel Gurrea zuzendariari; Girasoles silvestres ordezkatzeko, berriz, Jaime Rosales izango da Donostian Anna Castillo, Oriol Pla, Carolina Yuste eta Manolo Solorekin batera; Pilar Palomero zuzendariak bere La Maternal aurkeztuko du eta Angela Cervantes eta Carla Quilez antzezleen lagunduko diote; La consagracion de la primavera pelikulak Fernando Franco, Valeria Sorolla, Telmo Irureta eta Emma Suarez izango ditu ordezkari; Isabel Coixet El sostre groc lanaren protagonistekin etorriko da Donostiara, eta Apagon telesailaren bost errealizadoreak eta antzezleetako asko izango dira, baita ere, Zinemaldian: Rodrigo Sorogoyen, Raul Arevalo, Isa Campo, Alberto Rodriguez, Isaki Lacuesta, Patricia Lopez Arnaiz, Maria Vazquez, Ainhoa Santamaria, Miguel Fernandez eta Luis Callejo.
Perlak Sailari buruz, bestalde, Sorogoyen (As Bestas, Isabel Peña, Luis Zahera eta Diego Anido aktoreekin) eta Lacuesta eta Campo (Un año y una noche, Noemie Merlant, Nahuel Perez Biscayart eta Natalia de Molina aktoreekin) izango dira berriz Donostia Zinemaldian. Juan Diego Bottok zuzendutako bere lehen lana –En los margenes– aurkeztuko du, Luis Tosar eta Penelope Cruz Donostia Sariarekin batera (Cruzek, gainera, Zinematografia Sari Nazionala jasoko du larunbatean), eta halaxe egingo du, baita ere, Oriol Paulok Los renglones torcidos de Dios filmarekin, Barbara Lennie, Eduard Fernandez eta Loreto Mauleon antzezleez lagunduta (Mauleonek Gelditasuna ekaitzean Euskal Zinemaren Galako filmean ere parte hartu du aktore gisa).
Zabaltegi-Tabakaleran, Elena Lopez Rierak El agua aurkeztuko digu, eta Luna Pamies, Nieve de Medina eta Barbara Lennie (berriro) antzezleek egingo diote lagun; Carlota Pereda Cerdita filmaren zuzendari eta gidoilaria ere Donostiara bertaratuko zaigu Laura Galan, Richard Holmes, Pilar Castro eta Claudia Salasekin.
RTVEren bi galei dagokienez, hauek bidaiatuko dute Donostiara: Historias para no contar filma ordezkatuz, Cesc Gay zuzendaria eta Chino Darin, Veronica Echegui, Javier Rey eta Nora Navas; Las paredes hablan pelikularen izenean, Carlos Saura zinemagilea; Facil telesaila –Movistar Plus+ Galan estreinatuko dena– ordezteko, Anna R. Costa sortzailea etorriko da Natalia de Molina (Un año, una noche filmean ere bai), Anna Marchessi eta Carolina Coria Castillo aktoreekin. Zinemirari dagokionez, Alauda Ruiz de Azua zinemagileak bere lehen lana aurkeztuko du, Cinco lobitos, Susi Sanchez aktoreak lagunduta.
Made in Spain sailean, Carla Simon (Alcarras) (Carta de mi madre para mi hijo film laburra ere aurkeztuko du) eta Albert Serra (Tourment sur les îles / Pacifiction) zuzendariek euren filmak aurkeztuko dituzte, Marta Etura eta Francesc Garrido Joan-Marc Zapata zuzendariarekin izango dira El color del cielo filmaren aurkezpenean; Daniel Grao eta Ricardo Gomez aktoreek ere gauza bera egingo dute Carlota Gonzalez-Adrio zuzendariarekin La casa entre los cactus filmaren aurkezpenean. Azkenik, Alejo Stivel eta Ariel Rot musikariek Alvaro Longoriak zuzendutako Tequila: sexo, drogas y rock and roll dokumentala aurkeztuko dute.
Belodromoko filmek ere musika ugari izango dute: Sintiendolo mucho filmaren izenean Joaquin Sabina eta Leiva izango dira Donostian, Fernando Leon de Aranoa zuzendariaz gain; Fermin Muguruza, Ariadna Gil, Antonio de la Torre, Itziar Ituño, Darko Peric eta Maria Cruickshank etorriko dira, berriz, Black is Beltza II: Ainhoa aurkeztera; eta Paco Leon zuzendariak, Dora, Carmen Maura, Carmen Machi, Luis Bermejo, Ayax Pedrosa, Wekafore eta Hovik Keuchkerian aktoreen laguntza izango du Rainbow aurkezteko.
Programazioa eta sarreren salmenta
Programazioa astelehenean (hilak 5), argitaratuko da Zinemaldiaren webgunean eta tokiko egunkarietan; asteazkenean (hilak 7), filmez film gidaliburua egongo da eskuragarri, eta igandean (hilak 11), 09:00etan jarriko dira salgai sarrerak, Zinemaldi Plazako online sistemaren eta leihatilen bidez, Kursaaleko beheko solairuan. Iaz bezala, hilaren 11n (igandea) Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako (ostirala 16, larunbata 17 eta igandea 18) sarrerak erosi ahalko dira; hilaren 12an, berriz, astelehen (irailaren 19a), astearte (irailaren 20a) eta asteazkenerako (hilaren 21a) sarrerak, eta horrela amaitu arte.
Abuztuaren 16tik aurrera, Belodromoko hiru filmetarako (Sintiendolo mucho, Rainbow eta Black is Beltza II: Ainhoa) sarrerak eros daitezke, eta atzotik (irailaren 1a), berriz, inaugurazio-galarako (ostirala, irailaren 16a), amaiera-galarako (larunbata, irailaren 24a), eta Juliette Binoche eta David Cronenberg Donostia Sarietarako (igandea –hilaren 18a– eta asteazkena –irailaren 21a–, hurrenez hurren) sarrerak.
Epaimahaiak
Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Glenn Close Donostia Saria izango da, ondorengo filmen protagonista: Fatal Attraction, Dangerous Liaisons, Albert Nobbs (Sail Ofiziala, 2011) eta The Wife (Sail Ofizialaren amaierako filma 2017an). Glenn Closerekin batera, Antoinette Boulat casting-zuzendari eta zinemagilea (Frantzia), Tea Lindeburg errealizadore eta gidoilaria (Danimarka), Matias Mosteirin ekoizlea (Argentina), Rosa Montero idazle eta kazetaria (Espainia), Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisuala (Lesoto) eta Hlynur Palmason zuzendari eta gidoilaria (Islandia) izango dira.
New Directors saileko epaimahaikideak ondorengoak dira: Alina Grigore, zinemagilea, (epaimahaiburua); Paolo Moretti, programatzailea; Paula Arantzazu Ruiz, zinema-kritikaria; Selva Almada, idazlea eta Ashmita Guha, zinemagilea.
Horizontes Latinos saileko epaimahaiak honakoak izango dira: Giovanni Pompili, ekoizlea (epaimahaiburua); Tatiana Huezo, zinemagilea eta Julia Olmo, zinema-kritikaria.
Zabaltegi-Tabakalerako epaimahaiburua Albertina Carri, zuzendari, gidoilari eta ekoizlea izango da, eta berarekin izango dira Vanja Kaludjercic, Rotterdamgo jaialdiaren zuzendaria eta Manuel Calvo, ekoizle eta zuzendaria ere.
Irizar Sariko epaimahaiko kideak ondorengoak dira: Ander Izagirre, kazetaria eta idazlea (epaimahaiburua); Nerea Kortabitarte, komunikatzaile eta idazlea eta Txema Muñoz, programatzailea.
Nest Sariko irabazlea nor den Andres Di Tella zinemagileak erabakiko du, eta, azkenik, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Sariko epaimahaia ondorengoa izango da: Pau Brunet, Industriako ekoizpen, banaketa eta analisia; Claudia Calviño, ekoizlea eta Katrin Pors, ekoizlea.