Frankismoaren biktimak omenduko dituzte irailaren 13an

Frankismoaren biktimak Loreak jarri dituzte Frankismoaren biktimen omenezko eskulturan. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)

Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak, urtero egin ohi duen moduan, frankistek Donostian eraildako herritarrei omenaldi bat egingo die datorren asteartean, irailak 13, arratsaldeko 19:30ean Goikoa Jauregiaren aurrean dagoen oroigarrian.

1936ko irailaren 13an, Errepublikaren kontra matxinatutako armada Donostian sartu zen, sarraskia eraginez: “Ditugun datuen arabera, ia 400 pertsona erail edo/eta desagerrarazi zituzten”.

“Urtero bezala Egia, Justizia, Errekonozimendua eta Erreparazioa aldarrikatuko dugu; izan ere, egun Estatu espainiarrak eskubide hauek ukatzen dizkigu, eta Argentinako justiziarengana edo Nazio Batuen Erakundearengana jo behar dugu gure eskubideak egikaritzeko” .

Argentinako justiziak frankismoaren krimenak genozidiotzat jo ditu, eta hemen beharrezkoa ikusten dute 1977ko Aministiaren Legea indargabetzea, “genoziden inpunitatea bermatzen duelako”. Adierazi dutenez, “beharrezkoa ikusten dugu frankismoaren biktimen memoria defendatzea, eta militar faxisten kontra borrokatu zuten pertsona eta erakundeen balore kultural eta ideologikoak babestea eta iraunaraztea”.

HITZAkide HITZAkide