Igarotako bidearen kronologia bat

Añorga Txikiko jaietako giro aparta, iruditan

Anorga_Txiki Añorga Txikiko jaiak. (Argazkia: Añorga Txikitarrak auzo elkartea)

Egun batzuk pasa dira Añorga Txikiko jaiak bukatu zirenetik, eta jai batzordea irudiak biltzen aritu da. Izan ere, ederra izan da auzoko festen itzulera.

Haur, gazte zein helduek jarduera gehienetan parte hartu zuten, eta estreinako pilota jaialdiak harrera beroa izan zuen. Matxain III.-Eraunzeta bikoteak irabazi zion partida Urmeneta-Mantero V. bikoteari (22-17). Gainerako jarduerei dagokienez, tortilla txapelketak parte hartze zabala izan zuen. 55 tortilla aurkeztu zituzten.

Txupinazotik hasi, eta jarduera guztiei tartea eginez, irudi bilduma polita osatu du Añorga Txikitarrak auzo elkarteak. Jarraian ikus dezakezue.

HITZAkide HITZAkide