Yago Agirre txirrindularia Australiako Munduko Txapelketan izango da
Donostialdea Bizikletan taldeko donostiarrak errepideko proban parte hartuko du Espainiako selekzioarekin.
Espainiako Txirrindularitza Federazioak gaur jakinarazi du Australiako Munduko Txapelketarako hautaturiko ziklisten deialdia. Tartean da Yago Agirre donostiarra, gazte mailako Espainiako txapelduna eta Donostialdea Bizikletan taldeko txirrindularia. Hilaren 18tik 25era bitarte jokatuko da Munduko Txapelketa, Wollongong hirian (Australia).
Guztira, hiru dira Paco Cerezo hautatzaileak aukeratu dituen gazte mailako ziklistak. Agirrerekin batera, Pau Martik eta Pablo Lospitaok parte hartuko dute Espainiako selekzioarekin. Agirrek soilik errepideko lasterketa egingo du hilaren 23an –Euskal Herrian 00:30ean hasiko da–.
IRUTXULOKO HITZAk Agirre elkarrizketatu zuen Espainiako txapelketa irabazi berritan.