Hiru musikari donostiarrek aurkeztuko dute SOS kantuak EiTBko programa berria
Iker Lauroba , Klara Mendizabal eta Lide Hernando musikariek aurkeztuko dute EiTBren SOS Kantuak programa berria. Herriz herri ibiliko dira Euskal Herria osoan zehar, kanta tradizionalak bilatzen eta moldaketa egiten.
“Galzorian” dauden kanta herrikoiak bilatuko dituzte, euren historia ezagutu eta zuzenean grabatuko dituzte, “ahaztu ez daitezen”. Musikari ezagunak dira hiru donostiarrak. Laurobak bere proiektu pertsonala du bere izenarekin, eta beste hamaika proiektutan dabil, tartean Izaro eta Sara Azurza musikariekin.
Klara Mendizabal soprano ezaguna da eta hainbat ikuskizun eskaini ditu. Lide Hernando, aldiz, Liher taldearen sortzailea da, eta bertako abeslaria.