Kontxako hondartzaren zati batean ezingo da bainatu estropadak jokatu bitartean
Kontxako hondartza. (Argazkiak: Irutxuloko Hitza)Estitxu Zabala Pasa den igandean, Kontxako hondartzan bandera gorria jarri zuten estropadak jokatu bitartean. Horrek hondartzara joan ziren herritar batzuen haserrea piztu zuen, Donostiako Udalak ez zuelako debeku horren berri eman. Dena dela, Donostia Festak sailak horrela erabakita, debekua mantenduko dute datorren igandean, “segurtasun arrazoiengatik”.
Mariaje Torres Donostia Festakeko zuzendariak argudiatu duenez, bainatu nahi duten segurtasuna bermatzeko erabakia da. Batez ere, Kontxako estropadetan traineruan hondartzaren ertzera hurbiltzen direlako maniobrak egiteko.
Lehengo arrapalatik Cervantes plazara bitarte, eta La Perlara iritsi bitarteko zatian, ezin izango da bainatu 10:00etatik 13:00ak arte, gutxi gorabehera. Segurtasuna bermatzeko sorosleak eta udaltzainak egongo dira hondartzaren ertzean, iragan igandean egin moduan.


