'Las Pelotaris 1926' telesaila grabatzen ari dira Donostian
Egun hauetan Las Pelotaris 1926 izenburua duen telesaila grabatzen ari dira Donostiako hainbat lekutan. Telesailak Chelo, Idoia eta Itzi pelotari edo erraketisten istorioa kontatzen du, eta joan den mendeko bigarren hamarkadan kokatuta dago. Erraketista hauek haien ametsak bete nahi dituzte, baina oso testuinguru zailean bizi dira, emakumeek haien nahiak eta askatasun sexuala ukatuta dutelako.
8 kapitulu izango ditu Marc Cistarek sortutako telesailak eta Jesus Rodrigo egongo da zuzendari lanetan. Aktoreei dagokionez, Zuria Vega, Claudia Salas eta Maria de Nati emakumeak egongo dira protagonista bezala. Gizonezkoak berriz, David Chocarro, Marco de la O, Vicente Tamayo, Hector Kotsifakis eta Antonio Gaona dira.
Donostian egin dituzten grabaketak Londres Hotelean, Pasealeku Berrian, Okendo plazan, Igeldon, Udaletxean eta Kontxako Hondartzan izan dira. Mexikon eta Espainian ere eszena batzuk grabatu dituzte. Euskal Herrian berriz, Donostiaz gain, Miarritzen, Hondarribian, Artikutzan eta Pasaian ere lanean ibili dira. Telesaila, Mediapro eta TelevisiaUnivisionen ViX plataformaren arteko aliantza batetik sortu da, baina oraindik ez dute iragarri zein plataformatan ikusiko den.