Porrontxoetan ere ez dute erasorik onartuko

Hastear da Egiako Porrontxo jaien zatirik indartsuena, eta azken urteotan egin duten moduan, Egiako Emakume* Brigada sortu dute, jaietan gertatu daitezkeen eraso matxistei aurre egiteko. Hain zuzen ere, brigadak deituta, hainbat auzokide Plaza Haundin elkartu ziren asteazken arratsaldean, eraso aurkako argazkia egiteko, Ez Porrontxotan, ez inon. Erasorik ez erantzunik gabe lelopean.
Brigada 2018an sortu zuten Egiakoek, jaietan gertatu ohi diren eraso matxistei aurre egiteko eta emakumeak saretzeko. Ordutik, lanean dihardute, eta, aurten ere, protokolo propioa garatu dute jaietarako.