Urak bustita hasi dituzte haurrek Porrontxoak
Iluntzean jaurtiko da Egiako jaiei hasiera emango dien txupina, baina haurrek, jada, abiatu dute parranda euren erara. Porrontxo eta Porrontxa erraldoiekin eta buruhandiekin igo dituzte Egiako kaleak. Batzuk erraldoiei beldurrez, erdi negarrez, besteak, harrotuta, iseka eginez. Korrika denek egin dute, ordea.
Baina jaitsiera da haurrek gehien maite duten unea. “Ura, ura, ura!” oihukatzen jaisten dute Karmengo Amaren kalea urtero, eta, bizilagunek, noski, ura bota behar. Bultzaka eta irrika, bustita amaitzen dute jaitsiera, eta badakite jaiak hasi besterik ez direla egin.