Loiolako Erriberako bizilagunek asteburuko bortxaketa salatzeko protesta antolatu dute
Loiolako Erriberako auzotarrak haserre eta kezkatuak daude joan den larunbatean jazotako erasoarekin. Hainbat bizilagun antolatu egin dira eta elkarretaratzea deitu dute ostegunean, hilak 22, izango da, iluntzeko 20:00etan Giuseppe Verdi plazan. Donostiako Asanblada Feministak bat egin du elkarretaratzearekin.
Hamalau urteko neska gazte bat bortxatu zuten ostiraletik larunbaterako goizaldean, auzoan festak ospatzen ari ziren bitartean. Dirudienez, bortxatzailea adingabeko gazte bat da, baina segurtasun sailak oraindik ez du xehetasunik eman.
Atzo Donostiako Udalak egin zuen elkarretaratzea eta gaur arratsaldean Donostiako Itaiak antolatu du, 19:00etan bulebarrean.