Itaiak asteburuko eraso matxista salatu du
Donostiako Itaiaren elkarretaratze bat.Donostiako Itaia Ehun bat lagun bildu dira Bulebarrean, Donostiako Itaiak deitutako elkarretaratzean. Joan den larunbat goizaldean, Loiolako Erriberan izan den bortxaketa salatu dute, eta, orokorrean, emakume langileen kontra ematen diren erasoak. Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna eraginkorrak garatzearen beharra nabarmendu dute, eta, horretarako, emakume langileak antolatzeko deia egin dute.
Indarkeria matxistak “forma berriak” garatzen dituela adierazi du Itaiak: “Gero eta gazteagoen artean indarkeria kasuak azaleratzen eta normalizatzen ari dira; sare sozial bidezko jazarpen sexualaren hedapena da horren adibide argiena”.
Itaiaren ustez, “diskurtso feminista gero eta zabalduago dagoen arren, gure egunerokotasunean indarkeria matxistak duen presentziaren aurrean dagoen inpotentzia nabarmena da”. Udan izandako ziztaden fenomenoarekin lotu dute.
Adierazi dutenez, indarkeria matxista “modu isolatuan ulertzetik haratago joatea” erzinbestekoa da: “Sistema kapitalistak beharrezkoa du emakume langileon aurkako zapalkuntza eta hau mantentzeko ezinbesteko fenomenoa da indarkeria matxista”.
Itaiak, ikasturte berrian, emakumeen zapalkuntzari aurre egiteko borrokan jarraituko duela adierazi du, “proposamen politiko osatu eta eraginkor” bat garatuz. Itaiarentzat, estrategia sozialista da proposamen politiko hori: “Ondasun materialak eta eskubide politikoak guztiok bermatuak izango ditugun gizarte antolaketa”, hain zuzen.

