Palmondo txikiak jarri dituzte Lapurdi plazan
Lapurdi plazako palmondo txikiak. Lapurdi plazan, oraingoz, palmondo handiak berriro ez jartzea erabaki du udalak, Zurriolako kolektorea berritzeko obra amaitu arte; izan ere, bi urte barru lan horien beste fase bat hasiko da. Bien bitartean, palmondo txiki batzuk jarri dituzte.
Hamar palmondo handi zeuden hor, baina obra hasi baino lehen, urtarrilean, haztegi batera eraman zituzten.


