Donostiako Klasikoa datorren urteko uztailaren 29an jokatuko da
UCIk 2023ko denboraldiaren berri eman du, eta, besteak beste, Donostiako Klasika noiz jokatuko den zehaztu du. Uztailaren 29an izango da, Frantziako Tourra bukatu eta astebetera. OCETA kirol elkarte antolatzaileak espero du aurtengo ikuskizuna errepikatzea datorren urtean ere.
Bestalde, Euskal Herriko Itzulia apirilaren 3tik 8ra egingo da, Aste Santu betean. Etapa bakoitzaren xehetasunak oraindik ez dituzte argitu, eta, beraz, Itzulia Donostiatik pasako den ala ez jakiteko goiz da. Azkenik, Emakumeen Itzulia maiatzaren 12tik 14ra izango da. Hiru etapa izango ditu, eta bat egingo du emakumeen egutegiko beste bi lasterketekin: Nafarroako Klasikoa eta Burgosko Bira.